Hortzen eta aurpegiaren kokapen desegokien prebentzioa eta tratamendua lantzen duen espezialitatea da. Helburua da kokapen desegokiak zuzentzea eta, hala, estetika hobetzea; baina baita ere murtxikatzeko erreztasunak ematea, askotan estetika baino garrantzitsuagoa dena.

Ez dago adin mugarik. Ortodontziak umeei zein helduei egin daitezke, hortzak dagokien posiziora edozein momentutan itzul daitezkeelako. Gure aholkua da umeek lehen azterketa beranduenez 6 urterekin egitea. Gainera, PADI programaren baitan gaudenez, kokapen desegokiaren arazorik balego denboraz antzemango genuke eta dagokion tratamendua ezarriko genioke. Ortodontziako arazo asko ondo zuzentzen dira denboraz artatuak direlako.

Ortodontzia arazoak herentziatik etor daitezke :…(pilatutako hortzak, hortzen arteko tarte handiak edo diastemak…). Baina baita herentziakoak ez direnak; adibidez, txupetearen erabileragatik, hatzamarrak miazkatzeagatik, boligrafoa ahoan izateagatik, esne hortzak modu goiztiarrean galtzeagatik…

Arazo hauek estetikari eta baita funtzioari ere eragiten diete.

Ortodontzia tratamenduaren beharra izando lituzketen alterazioak:

– Pilaketa. Hortz batzuk beste batzuen gainetik.
– Gehiegizko haginkada. Beheko hortzek goikoen azpitik ixten dira, hala azken horiek gordeta gelditzen dira. Horregatik goiko hortzak gehiago gastatzen dira eta ahosabaian arazoak sortarazi ditzakete.
– Goiko hortzak behekoak baino aurreratuago egotea. Hori hortzek ez dutelako ondo bat egiten edo masailezurrak ez direlako berdin hazten eman daiteke.
– Hortzen arteko tarteak (diastemak).
– Haginkada irekia. Goiko eta beheko hortzak ez dira ukitzen haginkada egiterakoan. Horren erruz goiko hortzek lan izugarria egiten dute eta azkar desgastatzen dira.
– Zeharkako haginkada. Goiko hortzek azpikoen barrualdetik haginka egiten dutenean.

Ortodontzia tratamendu bat hasi aurretik zehaztasun handiko diagnostiko bat egingo dugu. Horretarako erabiliko ditugu ikerketarako ereduak, egingo ditugu argazkiak eta baita ere esposizio txikiena duten erradiografia panoramikoak. Informazio guzti horrekin eta baliabide informatikoak erabilita, kasu bakoitza aztertu eta soluzio aproposena emango dugu, hobeen egokitzen dena. Horrez gain, tratamendua hasi aurretik tratamendu plana eta aurrekontua zehaztasun guztiekin azalduko dizugu. Zalantzarik egon ez dadin. Finantzazio aukera desberdinak proposatuz.