clinica-gorosabel-sedacion-oral-consciente

Zuk nahi baduzu, aho sedazio kontzientea erabili dezakegu; honek beldur, antsietate eta estrés sentsazioa arintzea eta tratamendua modu erlaxatuan jasotzea ahalbidetzen du uneoro kontziente egonik. Teknika hau oso lagungarria da tratamendu odontologikoak jasotzeko zailtasunak dituzten pazienteentzat eta, jakina, erabat segurua da.

Dentistako kontsultara etortzen diren pazienteetako askori antsietatea eta minari beldurra pizten zaie aho edo hortzetako tratamendu baten aurrean. s.

Baina gaur egun bada teknika bat dentistara joateko beldurra ekiditzen duena eta guk ezartzen duguna. Aho sedazio kontzientea da, prozedura seguru eta berritzailea, AEBetako eta Erresuma Batuko klinikatan ohikoa dena eta aho-hortzen tratamendu baten aurrean sentsazio ezkor guztiak ezabatzen dituena.

Oxigeno eta oxido nitrosoa inhalatzeak pazientea erlaxatu eta ongizate egoeran jartzen du, tratamendua lasaitasun osoz egitea ahalbidetuz. Pazientea kontziente dago uneoro bere gorputzeko funtzio guztiak martxan daudelarik inungo alteraziorik gabe; eta horixe da garrantzitsua. Hori del eta, gure indikazio guztiak jarrai ditzake inungo ikara eta antsietaterik gabe.

Gainera, hain erlaxatuta egonda, pertzepzioa izan ohi da prozedura uste baino azkarrago egiten dela eta horrek profesionalen lana errazten du. Hala, mina anestesia lokalarekin kontrolatzen dugu, eta antsietatearen kontrola lasaigarriarekin. Prozeduran zehar bihotz taupadak, tentsioa eta oxigeno maila kontrolatzen dugu.

Aho sedazio kontzientea tratamendu askotarako erabil daiteke. Garbiketak, enpasteak, endodontziak, hortzen extrakzioak eta batez ere implanten tratamenduak egiteko.

Odontopediatrian oso aproposa da. Askotan txikienek, minari beldur direnez, ez dute lagundu nahi izaten. Teknika hau umeekin erabiltzearen abantaila handiena beldurra, antsietatea eta minaren gaineko pertzepzioa ezabatzen direla da.

Jakina, tratamendua bukatu bezain laster, pazientea berehala errekuperatuko da eta kontsultatik irtetearekin bat bizitza normala egin ahal izango du.