Beheko aurreko hagina:

Beheko aurreko haginaren apurketa. Berorren bideragarritasuna aztertuta, errotik atera eta unean bertan inplantea jartzea erabaki dugu. Behin tratamendua bukatuta, inplantearen gainean keramikazko koroa ikusiko dugu.

Beheko hagina:

2001ean gauzatutako kasua. Beheko hagina faltan duela, inplantea jartzeko erabakia hartu da (bi haginak tallatu eta zubia egin beharrean). Inplantearen gainean jarritako koroa ikusita, badirudi benetako hagina dela. Natura imitatzen ahalegindu gara. Eta erradiografiako irudian, 15 urte beranduago, ikus dezakegu inplantea oso ondo egokitu dela eta bere inguruan hezurra ere hazi dela.