Hortz klinika desberdina gara. Zure behar eta itxaropenei erantzun onena ematen diegu berme onenarekin. Gure hurbileko arreta pertsonalizatuak konfiantza eta lasaitasuna emango dizu. Hori da gure helburua.
Diagnostiko sakon batetik abiatuta, tratamendu eskaintza zabal bat dugu aukeran gure klinikan bertan, ohikoenetatik konplexuenetara. Bertan egiten dugu guztia, hasieratik bukaerara.
Horretarako teknologia aurreratuenaz lagunduta planifikazioak egiten ditugu, esposizio txikieneko erradiografia digitala eta diagnostiko digitaleko softwarea erabiliz. Horri esker gure kirurgia eta inplantologiaren skanerrak interpretatu ditzakegu.
Odontopediatria departamentua zure zerbitzura dago; Osakidetzak 7 eta 15 urte bitarteko haurren aho-hortzen osasuna doan bermatzeko PADI (Haurren Hortz Asistentziarako) programaren parte gara gu ere.
Gainera, Odontopediatria departamenduan haur zein helduentzat ortodontzia zerbitzua txertatuta daukagu.
Zuk nahi baduzu, aho sedazio kontzientea erabili dezakegu; horrek ahalbideratzen du beldur, antsietate edo estres sentsazioa arintzea eta tratamendua modu erlaxatuan jasotzea uneoro kontziente egonda. Teknika hau oso lagungarria da tratamendu odontologikoak jasotzeko zailtasunak dituzten pazienteentzat eta, jakina, erabat segurua da.
Tratamendua hasi aurretik aurrekontua zehaztasun osoz azaltzen dizuegu, zalantzarik egon ez dadin. Finantzazio aukera desberdinak eskaintzen dizkizugu. Zure tratamendua urtebetean finantzatu ahal izango duzu; interesak gure kontu.
Behin tratamendua bukatuta, harremanetan jarraituko dugu, jarraipena egingo dizuegu tarteka azterketak eginez edozein patologia antzemateko. “Denboraz antzematea”.
Zure konfiantzazko klinika izan nahi dugu. Zure familiaren dentista.
Zure konfiantzazko klinika izan nahi dugu. Zure familia-dentista.