Kariesak hortzaren geruza desberdinak suntsitzen ditu. Obturazio (enpaste) bat azkar egiten ez bada, nerbioari (pulpa) kalte egingo dio, haren hantura eta infekzioa bultzatu eta pulpitisa sortuz. Horrentzat tratamendua endodontzia da.
Pulpa kaltetu denean, bakteriak aurrera egin dezake eta egitura gehiago suntsitu. Endodontziari esker pulpa barrunbe eta hodiak garbitu, ordezkatu eta bio-osagarri izango den hiru dimentsiotako materialarekin hutsuneak beteko dira sustraiari erresistentzia emateko.
Azkenik, hortza obturazio eta koro edo funda batekin berreraikiko da; honela hortza ‘salbatu’ egingo da eta ez da ateratzerik egingo.