Kariesa faktore askotariko gaixotasuna da eta nabarmentzen da bakteriar-plakak sortutako azidoek, desmineralizazioaren bidez, hortzen ehundura deuseztatzen dutelako. Bakteriek azido hori eraikitzen dute pazientearen janari soberakinekin. Hortzen deuseztatze kimikoa lotuta dago edaritan, gozokietan eta azukarra duten izozkietan dauden azukar eta azido ugarietan. Horiek hortzak zuzenean kaltetzen dituen elikadura desoreka sortzen du. Baina kariesak badu beste iturri bat; hala nola, hortzak gaizki garbitzeari, arrazoi genetikoei eta baita ere txistuaren pHari.

Hortzaren deuseztatzean, lehen erasotua esmaltea da; eta horren ostean, dentina. Garaiz enpaste-obturazioa egingo balitz, arazoa konponduta legoke. Baina nerbiora helduko balitz, lehenengo inflamazioa (pulpitis) eraginez eta horren ostean nerbioaren nekrozia eraginez, endodontzia egin beharko litzateke. Zenbat eta beranduago artatu hortza honen suntsipena gero eta handiagoa izango da

Iraganean obturazio edo enpasteak amalgama izeneko material batekin (metala) egiten ziren. Gaur egun konposite (zuria) hauskaitz eta estetikoarekin egiten dira.

Hortza enpaste edo obturazio bidez berreskuratu ezin denean, bestelako tratamenduak erabiliko ditugu: keramika edo erretxin zatitxoekin hortzak galdutako ehundura berreskuratu. Bestela, portzelanazko karilla edo koroak, funda moduan ere ezagunak direnak.