Haurrak artatzen dituen odontologiaren espezialitatea da. Haurrak aztertu eta artatuko ditugu Umeek helduekin alderatuta patologia desberdinak izan ohi dituzte. Hazten ari diren ahoak dira. Adin oso goiztiarretan dentistara joateak berebiziko garrantzia dauka, edozein arazo denboraz antzemanez gero zuzentzeko errazagoa delako; adibidez, ortodontziako zenbait arazo. Behin betiko hortzak irten arte edo hezurdura osatu arte itxaroteak asko zaildu dezake gerora egin beharreko ortodontzia tratamendua. Dena dela, kasu bakoitza banan-banan aztertu behar da.

Gure tratamenduak aho sedazio kontzientea erabiliz egin ditzakegu. Teknika honen abantaila nagusiak umeengan beldurra, antsietatea eta minaren pertzepzioa ezabatzen direla da. Gainera oxido nitrosoari esker, dentistara joatea ez dute esperientzia negatibotzat hartzen fobiak sortzeko arriskua desagertuz.

PADIren (Osakidetzako Umeen Hortz Arreta Programa) kuadro medikuko parte gara. Doako programa horrek 7 eta 15 urte arteko ume eta gaztetxoen aho eta hortzetako osasuna bermatzen du.

Formamos parte del cuadro médico del PADI (Programa de Asistencia Dental Infantil de OSAKIDETZA) para garantizar la salud bucodental de niños y niñas desde los 7 hasta los 15 años de forma gratuita.

robert-doisneau-la-dentimagen padi