Irribarre polit eta atsegina izateko hortzen forma, kolore eta kokapena zuzentzen dituen odontologiako atala da.

Helburu hori lortzeko askotan tratamendua disziplina…..(hortz higienea, txantxarren tratamendua…; periodontzia (hortzoien tratamendua, gingibitisa eta periodontitisa, hortzen luzatzeak irribarre gingibalaren tratamenduan, hortzenposizio desegokiak zuzentzeko ortodontziak); prostodontzia (koroak, zubiak, zeramikazko karillak…) eta aho errehabilitazio estetikoak lortzeko inplanteak

Hortzen zuritzea

Hortzen zuritzea bere eraginkortasun eta segurtasunagatik odontologia estetikoan oso finkatuta dagoen prozedura da. Hortzen kanpoko zuritzea esmaltearen eta dentinaren kolore-galtzea ezabatzen duen prozedura da. Klinikan erabiltzen dugun zuritze sistema hau zientifikoki garatuen dagoena da. Segurua da, eraginkorra eta azkarra, oso azkarra. Saio bakarrean hortz guztiak ikaragarri zuritu daitezke. Berehalako emaitzak nahi dituen edozeinentzat aproposa da. Lanpetatuta dagoen jendearentzat aukera onena da.

45 minutuko tratamenduan zure hortzak ikaragarri zuritu ditzakegu. Prozedura oso erraza da.  Ezpainak eta hortzoiak banatzeko prestaketa labur batekin hasten da, hortzak bakarrik bistan utziz. Orduan led argiarekin erabiltzeko espresuki diseinatutako zuritze-gela ezarriko dugu….Arreta egokiarekin eta zuritzearen mantenimentuarekin zure irribarreak urteetan distirari eutsiko dio.

Nortzuk har dezakete hortzak zuritzeko tratamendua?
Ia paziente guztiek. Guk argituko dugu prozedura hori har dezakezun edo ez. Horretarako zehaztapen handiko aho azterketa egingo dizugu hortzen tonalitatea aztertuz eta lor ditzakegun emaitzak aurreikusiz.

Zuritzea segurua da?
Bai. Ikerketa klinikoekin egiaztatuta dago guk egindako hortzen zuritzea segurua dela hortz eta hortzoientzat. Hortzak zuritzeko produktu guztiak bezala ez da egokia 18 urtetik beherakoentzat eta ezta haurdun edo titia ematen ari diren emakumeentzat. Baina, argi, erabiltzen eta iragartzen diren produktu guztiek ez dute eraginkortasun eta segurtasun bera. Tratamendua gainbegiratze profesional eta espezializatu bidez egin behar da.

Emaitzek zer nolako bizi-iraupena dute?
Zuritzearen osteko zaintze oharrak ondo jarraituz gero, zure hortzak tratamendua egin aurretik baino zuriago egongo dira beti. Zure hortzek itxura ahalik eta onena izan dezaten, gure aholkua hortzetako haria erabiltzea, egunero hirutan hortzak zepilloarekin garbitzea eta noizbehinka beharra egonez gero, zuritze gela ematea da.

Badu ondoriorik?
Paziente batzuek sentsibilitate berezia somatu dezakete tratamendua egin bitartean edo gerora. Batzutan tratamendua egin ostean txingurritze sentsazioa izan daiteke, baina berehala igaro ohi da eta agertzen diren kasuetan berehala desagertzen dira. Halakoetan guk hori arintzeko produktu zehatz batzuk aholkatzen ditugu.

Hortzen barneko zuritzea
Endodontziatuta dauden hortzetan egiten da. Zuritze produktua hortz barrutik ezartzen da. Barneko zuritzearen ostean kanpoko zuritzea ere egin daiteke, hala emaitza hobeak lortuko ditugu. Sodio perboratoa edo karbamida peroxidoa dira gehienetan erabiltzen diren zuritze produktuak. Hau denbora zehatz batez pulpa bornean ezartzen da. Denbora hori igarota hortzaren zuritzea lortzen da.

Ikus kasu klinikoa.

Zeramikako carillak

1mm-ko lodiera baino txikiagoa duten zeramikako xafla oso finak dira. Behin esmaltea gutxituta hortzen lodiera txikitu ahala, hortzak xafla horiekin estaltzen dira. Oso tratamendu leunak dira. Antzeko adibide bat aipatzearren, benetazko atzazkalen gainean jarri ohi diren ordezkoen parera, bertan kokatu edo itsatsi egiten direnak hauen kolore edo forma aldatzeko. Portzelanazko carilla hauek hortzen estetika hobetzen dute, horien kolore eta forma aldatuz, eta haien arteko tarteea txikituz. Izan ere, helburua da estetika hobetzea eta irrifarre polit eta atsegina lortzea.

Ikus kasu klinikoa.

clinica-gorosabel-dental-tratamientos-estetica-dental-interior

Zeramikako koroak

Premiazkoa denean eta pazienteari egin beharreko prestaketa carillak egitekoa baino handiagoa denean zeramikako koroak egingo zaizkio. Baita ere koro zaharrak edo hautsitakoak ordezkatzeko.

Ikus kasu klinikoa.

Konposite bidezko rekonstrukzio edo obturazio estetikoak

Composite edo erretxina konposatuak ‘enpaste zuriak’ moduan ezagutzen dira. Arlo estetikoari begira hortzen berreraikitzeak egitea ahalbideratzen digu, tratamendu garestiak eta gogorrak izan gabe emaitza oso onak lortuz. Material hauetan aurrerapen handiak egon dira eta oso emaitza onak lortzea ahalbidetzen digute.

Ikus kasu klinikoa.

Hortzen koroen zuritzea

Irribarre egiterakoan hortzoia asko ikusten denean irribarre gingibala deritzogu. Estekikoki zatar egiten du hortz txikiak eta hortzoi asko ikustea. Arazo hori konpontzeko graduaren arabera hainbat tratamendu dsberdin egiten ditugu. Batzuetam kirurgia ortognatiko edo ortodontziara jotzen dugu. Baina bistan dagoen hortzoi zatia txikia bada, eta gure irrifarrearen estetika hobetzeko 2 edo 3 mm bakarrik behar baditugu, konponbide erraza dauka. Hezur tarte txiki bat kendu eta hortzoia altxatu egiten da, horrela hortzetako koroak luzatuz.

Zenbait kasutan tratamendu hau osatzeko fundak edo koroiak edota zeramikazko karillak jartzen dira emaitzak hobetuz.

Ikus kasu klinikoa.