Zenbait patologia prebenitzeko ezinbestekoa da egunero ohitura osasuntsuak izatea. Aho eta hortzetako higienea ahoa baldintza egokietan mantentzeko prebentzio neurri oinarrizkoa da.

Higienea umeetan

Ahoan lehen hortza duen unetik hasi behar da. Gurasoek gaza txiki batekin garbitu beharko dute. Eta hortz gehiago irteten hasten direnean umea zepilloa erabiltzen hasi beharko da jolasean ariko balitz bezala. 3 urtera arte ez du hortzetako pastarik erabiliko, hori irentsi ez dezan.  Adin horretatik aurrera pasta erabili ahal izango du baina tamaina oso txikian, ilar baten parekoa. Gurasoek garbiketa hori gainbegiratu eta lagundu beharko dute, batez ere umea bere kabuz heltzen ez den lekuetan.

Komeni da dentistara lehen bisita 2 urterekin egitea. Beranduenez 5-6 urterekin. Bisita horren helburua da umeak beldurra galtzea, bisita horiek egitera ohitzea, masailezurren garapena egiaztatzea eta txantxarrik (kariesik) ba ote duen behatzea.

6 eta 12 urte bitartean umea ohitu beharko da bere higieneataz  ardura hartzen, eta hortzetako haria erabiltzen hasiko da. Haurren hortzetako zepilloak hari leunekoak izan behar dute, buru txikikoak eta nagusienak baino helduleku lodiagoarekin.

Helduen higienea

Zepillatzeko teknika aproposena Bass deritzona da. Zepilloa hortzoiaren eta hortzaren artean kokatzen da eta bertatik mugitu gabe mugimendu zirkularrak egiten dira. Zepilloak hari leun edo erdibidekoak izan beharko ditu. Burua ezin da handiegia izan, eta zepilloa aldatu beharko da hariak tolesterakoan edo, bestela, 2-3 hilabete igarotakoan. Ez da pasta asko erabili behar.

Horrez gain, mihia garbitu behar dugu atzera-aurreko mugimenduekin. Badira zepillo zehatz batzuk mihiko higienerako ere.

Hortzetako haria

Hortzetako aldeetako hormen bakteria-plaka ezabatzeko balio du. Haria bitarteetatik sartuko da eta aterako da hariarekin aurrerantz eginez.

Ahoa modu egokian izateko, aholkatzen dugu erretzeari uztea edo zigarreta kopurua txikitzea, dieta egokia izatea eta bruxismoa duten pazienteek deskargarako ferulak erabiltzea.

Horrez gain, aholkatzen dizugu gutxienez urtean behin bisita egitera etortzea, nahiz eta egokiena sei hilabetetik behin egitea den; hala, diagnostikatu, prebenitu eta beharrezkoa bada tratamendua egingo dizugu patologia desberdinei modu erraz eta ekonomikoan aur.