Ahozko lesioak Aho Medikuntza barruan ikertzen ditugu. Artatzen ditugun pazienteetako batzuk mihi, hortzoi edo masailean lesioak dituzte; eta aurkituko ditugu, baita ere, bestelako gaixotasunen sintoma gisa ahoan lesioak dituztenak. Ahoko mukosa aztertzen, lesio horren diagnostikoa egingo dugu eta horien larritasuna neurtuko dugu, horren arabera dagozkion erabakiak hartzeko. Askotan lesio hauek ez dira antzematen ez direlako sintomak azalerazten. Gure helburua da horiek detektatzea eta konponbidea ematea.
Ahoko minbiziaren detektatze goiztiarra ezinbestekoa da, horri esker pazienteari pronostiko hobea eman eta bizitzak salbatu ditzakegu. Ahoko minbiziak badu zerbait positiboa; detektatzeko eta diagnostikatzeko errazenetariko bat dela, ahoa iristeko modukoa eta esploratzeko erraza delako. Horregatik gure papera ezinbestekoa da. Egiten ditugun azterketa guztietan behaketa oso-oso zorrotza egiten dugu, eta gure aholkua da azterketa horiek gutxienez urtean behin egitea, batez ere pazienteak erretzaileak edo edarizaleak direnean zein gaixotasun sistemikoak sufritzen dituztenean.
Ahozko minbizia prebenitu
Kuadro klinikoa
Ahoko minbizietako batzuen hasieran leucoplasia ematen da; hau da, zuri tonalitateko lesioak edo lesio gorrituak (eritroplasia). 14 egunetik gora arindu gabe egon daitezkeen ultzerazioak.
Lesio edo ultzerak halakoak izan daitezke:
- Mihian, ezpainean edo ahoko beste edozein lekutan.
- Kasu gehienetan tamaina txikikoak.
- Kolore zurbilekoak, nahiz eta baita ere izan daitezkeen ilunak edo koloregabetuak.
- Hasiera batean ez dute minik sortzen.
- Denborak aurrera egin ahala, erretura eta min sentsazioa eta mingarria.
Gaixotasun honekin lotu daitezkeen beste sintoma batzuk honako hauek dira:
- Ezohiko arazoak mihian.
- Irensteko arazoak.
- Hitz egiteko arazoak.
- Mina eta parestesia, batez ere seinale berantiar gisa.
Ahoko minbizia da munduko 10 minbizi ohikoenetako bat kopuruari begiratuz gero. Urtero 400.000 kasu berri diagnostikatzen dira munduan. Ahoko minbiziak gehiago eragiten du gizonengan, 45 urtetik gorakoei; eta arrisku faktore garrantzitsuenak dira tabako eta alkoholarekiko esposizio kronikoa. Horri gehitu behar zaio Giza Papilomaren Birusa, paziente gazteen minbizi kasuekin lotzen dena..
Uste da tabakoaren kontsumoa…Erretzen uzteak aho minbizia izateko arriskua nabarmen jaisten du. %35ean 1-4 urte artean eta %80ean 20 urtetan, erretzen ez dutenen parera.
Diagnostiko berantiarra lotuta dago pazienteen biziraupen laburrari, pazienteen %50a bakarrik bizi delako gaixotasuna antzeman eta bost urtetara.
Odontologoak ezinbesteko eginkizuna du osasun profesionalen artean Ahoko minbiziaren antzemate goiztiarrari dagokionean, eta horretan funtsezkoa da paziente guztiei Ahoko minbiziaren prebentzio azterketa egitea.
Gure ahalegina oso zuzenduta dago gaixotasun honen prebentzioan. Diagnostiko goiztiarra lortu behar dugu, autoazterketa bultzatuz (autoesplorazio bideoak ikusi), kasuetatik %15 bakarriik antzematen direlako garai goiztiarretan; aldiz, gainontzeko %85 aurreratutako egoeretan antzematen dira eta horrek pronostikoa asko zailtzen du.