Hortzetako patologien (hezurrean kokatutako hagin piezen ateratzea, sustrai arrastoak, aho zauri txikietako kisteen ateratzea edo frenilloen ezabatzea) diagnostiko eta tratamenduaren espezialitatea da. Baita birsortze teknikak ezarrita inplanteak jarri behar diren guneak hobetzeko kirurgiak ere.

Nahi izanez gero, edozein tratamendu edo kirurgiak aho sedazio kontzientearekin egin ditzakegu. Klinikan erabiltzen dugun teknika da, oxigenoa eta oxido nitrosoa (nitrogeno protoxidoa) inhalatuta, erlaxazio eta ongizate egoera lortu eta odontologoaren eta pazientearen artean lankidetza errazten duena. Izan ere, pazientea uneoro kontzientea bada ere, esperientzia modu oso eroso eta lasaian bizi izaten du. Teknika erabat segurua da.

Galdetu egiguzu eta teknikari buruzko azalpen guztiak emango dizkizugu. Estresa eta antsietatea, zein dentistari beldurra dioten pazienteentzat oso aproposa da, baita ere tratatzeko zailak diren paziente eta umeentzat ere.

Ohiko hortz ateratzeak

Hortzak ateratzeko kasuan saiatzen gara horiek modu ahalik eta xuabeenean egiten, hezur-ehundura babesteko eta horren ondoren inplanteak berme guztiarekin egin ahal izateko. Horretarako, ateratzeak PRFGaren (Hazkunde faktoreetan aberatsa den plasma (PRGF). Endoret®) bidez egiten ditugu; eta horri esker prozesu biologikoak bizkortzea lortzen dugu hezurren eta ehundura bigunen (hortzoien) berreskuratzea hobea izan dadin eta ebakuntzaren ostean minik eta hanturarik egon ez dadin.

clinica-gorosabel-dental-tratamientos-cirugia-oral-extracciones-dentales-habituales

Irten gabe gelditu diren hortzen ateratzea (extrakzioa)

Metatutako hortz bat izatea nahiko ohikoa da. Erupziotik ohiko denbora pasa ostean masailezurrean posizio arrunta hartzen ez duenean esaten diogu horrela. Batez ere, letagin eta azkenaginekin gertatu ohi da.

Kasu gehienetan erupzionatzen ez diren juizioko haginak ( irteten ez direnak) atera egiten ditugu. Eta lehen aipatutako bezala ateratze horiek PRFGrekin egiten ditugu. Letaginen kasuan, ateratzea edota ortodontziaren bdez dagokion posiziora eramatea zer den egokiagoa aztertuko dugu. Horretarako tratamendua ortodontzia departamenduarekin batera gidatuko dugu. Ikus kasu klinikoa.

Kiste edo aho tumoreen ateratzea

Teknologia aurreratuenarekin diagnostikoa egin ostean, ateratzeari ekingo diogu, lesioak tratatuko ditugu eta laginak Euskal Herriko Unibertsitateko Patologia Anatomikoaren Departamendura bidaliko ditugu aztertuak izan daitezen.

Frenilloen ezabatzea

Egin beharreko ortodontzia tratamenduek derrigortuta kasu batzuetan, hortzetan hortzoien (entzien) retrakzioa eragiten dituztelako edo zailtasun fonetikoengatik besteetan frenilloak ezabatzen ditugu, bai goi ezpainean zein behekoan.

Birsortze teknikak

Ehundura gogorra (hezurra) zein biguna (hortzoia) birsortzen dugu, gerora inplanteak edo protesiak zehaztasun eta erraztasun handiagoarekin jarri ahal izateko.

Hortzak galtzen direnean masailezurren altueran zein zabaleran birxurgatzeak ematen dira. Teknika hauen bidez galera horiek zuzentzen saiatzen gara, pazientearen PRGF erabilita PRGF (Endoret®).

Hezur injertoak eginez en lugar de hezur mentuak eginez.

Kasuaren arabera teknika bat edo beste erabiliko dugu. Hala, seno altxatzeak, gandor hedatzeak, hazte bertikal zein horizontalak… egin ahal izango ditugu, beti ere emaitza hobeak lortzeko en lugar de emaitza hobea erdiesteko.

clinica-gorosabel-dental-tratamientos-cirugia-oral-tecnicas-regeneracion