Hortzen zuritzea bere eraginkortasun eta segurtasunagatik odontologia estetikoan oso finkatuta dagoen prozedura da.
Hortzen kanpoko zuritzea esmaltearen eta dentinaren kolore-galtzea ezabatzen duen prozedura da. Klinikan erabiltzen dugun zuritze sistema hau da zientifikoki garatuen dagoena. Segurua da, eraginkorra eta azkarra, oso azkarra. Saio bakarrean hortz guztiak ikaragarri zuritu daitezke. Berehalako emaitzak nahi dituen edozeinentzat aproposa da. Lanpetatuta dagoen jendearentzat aukera onena da.
45 minutuko tratamenduan zure hortzak ikaragarri zuritu ditzakegu. Prozedura oso erraza da. Ezpainak eta hortzoiak banatzeko prestaketa labur batekin hasten da, hortzak bakarrik bistan utziz. Orduan led argiarekin erabiltzeko espresuki diseinatutako zuritze gela ezarriko dugu….(seguir igual) … Arreta egokiarekin eta zuritzearen mantenimentuarekin zure irribarreak urteetan distirari eutsiko dio.
Nortzuk har dezakete hortzak zuritzeko tratamendua?
Ia paziente guztiek. Guk argituko dugu prozedura hori har dezakezun edo ez. Horretarako zehaztapen handiko aho azterketa egingo dizugu hortzen tonalitatea aztertuz eta lor ditzakegun emaitzak aurreikusiz.
Zuritzea segurua da?
Bai. Ikerketa klinikoekin egiaztatuta dago guk egindako hortzen zuritzea segurua dela hortz eta hortzoientzat. Hortzak zuritzeko produktu guztiak bezala ez da egokia 18 urtetik beherakoentzat eta ezta haurdun edo titia ematen ari diren emakumeentzat. Baina, argi, erabiltzen eta iragartzen diren produktu guztiek ez dute eraginkortasun eta segurtasun bera. Tratamendua gainbegiratze profesional eta espezializatu bidez egin behar da.
Emaitzek zer nolako bizi-iraupena dute?
Zuritzearen osteko zaintze oharrak ondo jarraituz gero, zure hortzak tratamendua egin aurretik baino zuriago egongo dira beti. Zure hortzek itxura ahalik eta onena izan dezaten, gure aholkua hortzetako haria erabiltzea, egunero hirutan hortzak garbitzea eta noizbehinka beharra egonez gero, zuritze gela ematea da.
Badu ondoriorik?
Paziente batzuek sentsibilitate berezia somatu dezakete tratamendua egin bitartean edo gerora. Batzutan tratamendua egin ostean txingurritze sentsazioa izan daiteke, baina berehala igaro ohi da eta agertzen diren kasuetan berehala desagertzen dira. Halakoetan guk hori arintzeko produktu zehatz batzuk aholkatzen ditugu.