Irten gabe gelditu diren hortzen ateratzea (extrakzioa):
2006an egindako kasua da. Irten gabe gelditu den beheko aurreko hagin bat posizio horizontalean ikus dezakegu, bai erradiografia periapikaletan baita erradiografia panoramikoan ere. Horizontalki egoteaz gain atzeko haginaren kontra talka egiten dago. Hortza atera genuen eta hortzak utzitako hutsunea plasmarekin (PRGF) bete. Gerora inplanteak jarriz bukatu dugu tratamendua.