Gaur egun oso kalitate oneko erradiografiak egin ditzakegu, pazientearentzat x-izpien esposizio askoz txikiagoa erabiliz. Teknologia honetaz baliatzen gara gure kasuen diagnostiko eta planifikazio onak lortzeko.
Aho kanpoko ortopantomografia digitala
Klinikan ortopantomografia digitala daukagu. Sentsore elektroniko batek film baten lana egiten du eta programa informatiko baten bitartez egitura anatomikoen irudiak lortu daitezke.
X izpien esposizioa %90 batean txikitzen da. Irudiak momentuan ikus daitezke, itxaronaldirik gabe. Ez dira erabiltzen erradiologia ez digitaleko errebeladorako likido kutsakorrik. Proiekzio panoramiko osoak lortu daitezke. Gainera, paretik egindakoez gain, aldeetatik ateratako irudiak ere ematen dizkigu; horri esker diagnostiko egokiak eta ortodontzietarako tratamenduen azterketak ahalbideratuz.