PRGFaren erabilerak abantaila asko eskaintzen ditu eta pazientearentzat oso onuragarria da. Hortzak atera ostean, inplanteen inguruko birsorkuntzan, hezur bolumen txikia duten eremuetan, hezur birsortzea gauzatzeko biomaterialaen garraioan eta hezur txertatzeen osagarriak egiteko tratamenduetan erabiltzen dugu.
Teknika honek hazkunde faktoreak isolatzea, kontzentratzea eta ateratzea ahalbideratzen du. Horrek odontologiaren esparruan iraultza ekarri du, soluzio seguruak eskainiz eta emaitza ikaragarriak lortuz.
Guztiz segurua da, %100 autologoa. Modu oso erraz eta azkarrean lortzen da, odol muestra txiki bat aterata, analitika baten antzera. Zentrifugatu egiten da, hau da, zelulak odoletik banatzen ditugu plaketak bakarrik hartzeko. Horren ostean aktibatu egiten da eta honela ezarritako lekuan hazkunde faktoreen askatzea ematen da.
Hori guztia gure klinikan bertan egiten dugu.
Zer lortu dezakegu PRGF erabilita?
Pazienteak bere eboluzio klinikoan hobekuntza nabaria igarriko du, mina eta hantura arinduz. Konponketarako prozesu biologiko guztiak azkartu egiten dira eta infekzioak edo bestelako konplikazioak sortzeko aukerak txikitzen dira.
Lortzen dugu:
– Orbaintze prozesua azkartzea.
– Inflamazioa gutxitzea.
– Infekzio arriskua nabarmen txikitzen da (plasmak eragin bakteriostatikoa dauka; hau da bakterien hazkundea gelditzen du).
– Minaren desagertzea edo txikitzea.
– Ateratze baten ostean hezurraren birsortzea errazten du.
– Inplanteen inguruko hezurren birsortzea hobetzen du.
PRFG tratamenduak badu kontraindikaziorik?
Ez dago kontraindikaziorik. Auto txertatze baten modukoa da, pazientearen proteinek azkartuko dutelako birsortze eta sendatze prozesua. Horregatik diogu %100 autologoa dela. Ez dago bazterketarik, eta ezta bateragarritasun ezarik.
Berau, 1995 etik erabiltzen daramagu eta argi eta garbi esan dezakegu gure tratamenduek ez dutela zerikusirik PRFG erabiltzen dugunetik.