Beheko atzeko hagina:
Pazientea minaz eta hotzarekiko sentsibilitate handiaz kexatu da. Erradiografian txaantxarrak (kariesak) pulpari (nerbioari) eragiten diola antzeman dugu. Endodontzia egin ostean, obturazioa (rekonstrukzioa) egin dugu, hala hortza ahoan mantenduko dugu atera gabe. Sarritan beharrezkoa izan ohi da, horrelako kasu bat funda edo koroa batekin bukatzea, endodontziatua izan den hortza babestuta egon dadin.