Inplantea titaniozko fijazioa da, hezurrean jartzen den sustrai artifiziala, denbora bat igarota hezurrean erabat integratuta gelditzen dena.
Baina inplanteek ez daukate zentzurik beraien gainean protesia jarri ezean. Hortzak genituen lekuan horiek berriro izango ditugu eta estetika zein haien funtzioa berreskuratuko ditugu. Protesi horiekin benetazko hortzekin bezalaxe murtxikatu, hitz egin, irribarre egin… daiteke.
Oso garrantzitsua da inplanteak kalitatezkoak eta zientifikoki egiaztatuak izatea, bermea emango dien oinarri zientifikoarekin.
Klinika honetan kalitate goreneko inplanteak (BTI Implant System) erabiltzen dira. Gure kirurgia guztietan PRGF, Endoret®), erabiltzen dugu, eta horri esker prozesu biologikoak eta orbaintzeak bizkortu, ehundura gogorrak (hezurra) eta bigunak (hortzoia) birsortu eta berreskuratze denbora laburtzen dugu. Hantura eta infekzio arriskuak txikitzen dira, PRGFak ahalmen bakteriostatikoa duelako.
Nahi izanez gero edozein tratamendu edo kirurgiak aho sedazio kontzientearekin egin ditzakezu. Klinikan erabiltzen dugun teknika da, oxigenoa eta oxido nitrosoa (nitrogeno protoxidoa) inhalatuta, erlaxazio eta ongizate egoera lortu eta odontologoaren eta pazientearen artean lankidetza errazten duena. Izan ere, pazientea uneoro kontzientea bada ere, esperientzia modu oso eroso eta lasaian bizi izaten du. Teknika erabat segurua da.
INPLANTEEKIN ZER LORTU DEZAKEGU?
Galdutako hortzak ordezkatu ditzakegu, galdutako estetika eta funtzioak berreskuratuta, horretarako alboko hortzak (hortz sanoetan landutako zutabeen gainean kokatutako zubi finko tradizionalak) ukitu gabe.
Inplanteei esker jarri eta kendu egiten diren ohiko hortzordeak hortz finkoengatik ordezkatu daitezke. Halako hortzordeentzat euskarri gisa ere balioko dute, pazienteen bizitza kalitatea hobetzen eraginez. “Gauetik egunera pasatzea da”.
‘Protesi hibridoekin’ hortz finkoak lortzen ditugu eta berau da hortz gabeko pazienteentzat tratamendu onena.
Pazientearen ezaugarriak eta hezurraren egoera aztertuta, hortzoitik irteten diren hortzei eutsiko dieten inplanteak jarriko ditugu, benetako hortzak balira bezala natura imitatuko dutenak.
Tratamendu mota honekin hortz bakarra ordezkatu edo aho osoa birgaitu daiteke.
Hortzak galtzerakoan masailezurretako hezurren birxurgatzeak ematen dira, pazienteari zahartze azkarraren itxura emanez. Inplanteekin lortuko dugu birxurgatzea eta hezur galtzea ekiditzea, eta aurpegiko alderdi bigunei (ezpainak, masailak…) euskarria emango zaie.
Ahoko piezak galtzerakoan, gelditzen direnak dira murtxikatzearen indar guztia egin behar dutenak, eta gainkarga horren ondorioz beraien bizi-iraupena laburtzen da. Inplanteek galdutako hortzak ordezkatuta, gelditzen diren hortzek ez dute hainbeste sufrituko.